Orain hilabete batzuek Vendetta musika talde euskaldunak 2018a taldearen azken urtea izango zela iragarri ziguten. Taldekideen bizitzak bide ezberdinak hartu zituela eta tristuraz, baina bizitakoaz pozik taldeari agur esango ziotela.

Hamar urteren ondoren, ondorengo hitzekin eman zuten berria sare sozialetan:

Kaixo jendiek!

Berri oso garrantzitsu bat dugu zuentzat. Bizitzan, liburuetan bezalaxe, orriak pasa behar dira. Eta guretzat beste bat pasatzeko garaia heldu da. Badakigu denak hasiera bat eta amaiera bat duela. Gauza garrantzitsu ororen amaieran bezala, guzti honek tristura puntu bat du atzean utziko dugun guztiagatik. Baina asebetetzen sentsazio handia ere bizitakoagatik eta ilusio handia etorriko denarengatik. Naturaltasun osoz, geure bizitzek ibilbide ezberdinak hartu dituzte eta agur esateko unea heldu zaigu.

Taldea gozatzeko eta gozarazteko intentzioz jaio zen. Hamar urte, bost disko eta ehundaka kontzerturen ondoren, lortu dugunaren sentsazioa dugu. Ikaragarri gainera! Lagun izateari sekula utziko ez dieten bost kideok eskerrak eman nahi dizkizuegu Vendetta bezain handia den zerbait sortu izanagatik.

Ez genuke asko luzatu nahi. Ez ditugu agurrak maite. Hala ere zera esan nahi genuke: Guzti hau denon artean lortu dugu: Zuek, crew osoa eta taldea. Goza dezagun topera 2018 hau eta amaitu dezagun aro hau merezi duen bezalaxe: Abesti bakoitzean arima askatuz.

FAMILIA HANDI BAT SORTU DUGU.

MAITATUAK SENTITZEN GARA.

EZIN DUGU GEHIAGO ESKATU.

BETIRAKO.

MAITE ZAITUZTEGU.

2018a izango da beraien azken urtea eta atzo eman zuten ezagutzera noiz izango zen beraien azken kontzertua.

2018ko Abenduaren 28an izango da azken kontzertua, Atarrabian! Ondorengo link-ean eros ditzakezue sarrerak eta talde ikaragarri honen azken kontzertuaz gozatu: SARRERAK EROSI

Taldeak agurra emango digu, baina abestiek beti biziraungo dute!

Mingainak Dantzan

Author Mingainak Dantzan

More posts by Mingainak Dantzan

Leave a Reply

*