Aktoreak beti saltsa guztietan sartuta dabiltza, onerako zein txarrerako, eta jende askok ematen dituzten pausuak gertutik jarraitzen dituzte. Oraingo honetan Scarlett Johansson izan da denon ahotan ibili den pertsonaia.

Orain pare bat aste aktore estatubatuarra Rub & Tug filmerako pertsonaia bat prestatzen ari zenaren berri izan genuen eta pertsonaia hori transgeneroa zela ere jakin genuen. Berri horrek ingurua hankaz gora jarri zuen; jendeari ez zitzaion egokia iruditu Scarlett Johansson aktorearen erabakia.

Rub & Tug filmeak Dante «Tex» Gill gizon transgenero baten bizitza kontatzen du. Kritiken arrazoia trans pertsona hori pertsona cisgenero batek (bere genero nortasuna jaiotakoan eman zitzaion sexuarekin bat dator) interpretatzea izan da. Erabaki honekin pertsona eta kolektibo asko minduta sentitu dira. Pertsona transgeneroak zine munduan duten ikusgarritasun eskasa denuntziatzen dute. Pertsona transgenero batek interpretatu beharko lukeen pertsonaia dela diote batzuek. Beste batzuen ustez, ez litzateke arazorik izango baldin eta pertsona transgeneroek pertsonai cisgeneroak interpretatuko balituzkete, baina ez da horrela.

Azkenean, kritika guztien ondorio, Scarlett Johanssonek pertsonaia hau ez interpretatzea erabaki du. Bere hitzetan: «Nahiz eta asko gustatuko litzaidakeen Dante pertsonai honen istorio eta trantsizio honetan sartzea, ulertzen dut pertsonaia hau pertsona trans batek interpretatu beharko lukeela pentsatzen dutenen ikuspuntua. Eztabaida honi eskerrak eman behar dizkiot; nahiz eta kontrobertitua izan den, pertsonaia transen dibertistate eta ikusgarritasunaren inguruan ideia trukatze luze bat ekarri duelako. Pertsona transgeneroen gure ulermena haziz doa eta asko ikasi dut castinari buruz egin nuen lehenengo deklaraziotik. Bihozgabe bat izan nintzela konturatu naiz. Asko estimatzen eta maitatzen dut trans komunitatea eta asko eskertzen dut Hollywooden inklusioarekin lanean jarraitzen dugula ikustea».

Zer iruditzen zaizue Scarlett Johanssonen erabakia?

 

 

Mingainak Dantzan

Author Mingainak Dantzan

More posts by Mingainak Dantzan

Leave a Reply

*