Gurasoak asteburu pasa kanpora joan dira eta bakarrik geratu zara etxean. Bazkal ordua iritsi eta gurasoek ostiralean sukaldatutako gixatua berotu eta jan besterik ez dugu egin behar. Baina ez al da  gure bazkariak prestatzen hasteko ordua? Joan daitezela gurasoak asteburu pasa lasai, beraien seme-alaba gosez hilko denaren beldurrik gabe.

Horretarako ezin hobeto datorkigu Pagotxa RZak. Euskaraz errezeta oso-errazak zein zailak eskuragarri jartzen dizkigute, pausu guztiak eta beharrezko osagaiak ondo eta garbi azalduz. Edozein pertsonarentzako errezeta ezberdin asko aurki ditzakegu bertan, hau da, begetarianoentzat, beganoentzat, denetarik jaten dutenentzat, etab. Betiko sukaldea aukera dezakezu edo kanponko plater exotikoren bat probatu. Lehenengo aldiz sukaldatzen baduzu plater errazak aurki ditzakezu eta zure sukaldeko trebetasuna hobetu nahi izanez gero plater zailtxoagoak ere badauzkazu.

Praktikatzen joan zaitezten behean lagatzen dizuegu beraien webguneko link-a: http://pagotxa.eus

On egin!