MINGAINAK DANTZAN JARRI!

ZER DA MINGAINAK DANTZAN?

Martxan da bigarren edizioa! Azaroaren 9an egingo da, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaleta kanpusean. DBHko 3. eta 4. mailako gazteek hartuko dute parte.

2016ko Abenduaren 2an Aretxabaletan “Gazte Mintzodromoa” ospatu zen. Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalek antolatuta eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin burututako euskararen aldeko ekimena. Arizmendi eta Kurtzeberri ikastetxeetako DBH3-DBH4 mailako 220 ikasle hurbildu ziren Gazte Mintzodromora. Beste 16 gazte aritu ziren dinamizatzaile lanetan.

Egunerokotasunean gazteek euskararekin duten erlazioa aztertzeko eta honen inguruan hausnartzeko balio izan zuen ekimenak. 10 minututako 4 tarteetan egunerokotasuneko gai ezberdinei buruz hitz egiten aritu ziren, betiere euskara abiapuntutzat hartuta. Musika, asteburuak, aktualitatea eta sare-sozialak izan ziren jorratutako mintzagaiak; amaieran sari banaketa eta boluntario aurkeztu ziren hainbat ikasleri elkarrizketatxoak egiteko tartea.

“Gazte Mintzodromoak” ekimenak izandako arrakasta ikusita “Mingainak Dantzan” proiektua sortu da. Webgune honetan aurkituko dituzue “Gazte Mintzodromoak” topaketatik sortutako argazki zein bideo ezberdinak… eta hori baino gehiago!

Zuretzat, gazte, interesgarriak egingo zaizkizun albisteak, berriak, lehiaketak, bideoak…. partekatuko ditugu. Zuk ere zerbait esan ala bidali nahi badiguzu ez pentsatu bi aldiz! Zure ahotsa entzun nahi dugu!! Mingainak dantzan jarri!!