Ondo pasatzeko, lagun berriak egiteko, jolasteko, esperientzia berriak bizitzeko eta euskaraz aritzeko. Mingainak Dantzan Udalekuak astelehenean hasi ziren eta Uztailak 12a bitarte izango dira. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak sustatutako proiektu bat da eta euskara bultzatzeko tresnen eraginkortasunaren inguruko neurketa txiki bat egingo dute bertan.

Euskararen erabilera indartsua den guneetako gazteak eta euskararen erabilera ahula den guneetako gazteak hartuko dute parte udaleku hauetan. Jolas ezberdinak, ekimenak eta ekintza dibertigarriak egingo dituzte euskara bultzatzeko tresnen eraginkortasunaren inguruko neurketa egiteko.

Oraindik udalekuak hasi berri dira, baina jada badauzkagu bideotxo labur batzuek. Ez itzazu galdu!