Azaroan egin zen Mingainak Dantzan ekimena Mondragon Unibertsitateko Aretxabaleta campusean, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalek elkarlanean antolatuta. Aretxabaletako eta Eskoriatzako 240 gazte inguruk parte hartu zuten bertan mingainak euskaraz astintzen; Kurtzebarri eskolako eta Almeneko DBH 3. eta 4. mailako ikasleak izan ziren.
Lau txandatan banatuta, antzerkia, telebista, musika, aisialdia eta kirola izan zituzten berbagai, besteak beste. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzea xede du ekimenak eta gai horien bueltan hitz egiteko euskaraz astindu zituzten mingainak gaztetxoek. Euskarak beraien egunerokoan duen presentziaz hausnarketa egiteko ere balio izan zien ariketak.
Hemen jaso dugu laburpena, bideoan:
Mingainak dantzan 2018 / bideo laburpena from Arteman on Vimeo.