Urriko lehenengo ostiralean ospatzen den festa hemen da!

1977.urtetik Urriko lehenengo ostiralean ospatzen den festa bat da. Maritxu Kajoi txikiteroen patroia da eta Erdiko Kalean kokatuta dago. Urte haretan parte-hartzea eskasa izan zen, baina hala ere tradizio eta horrenbeste maite dugun festa honi hasiera eman zion.

Milaka pasadizo gertatu dira ordutik hona Maritxu Kajoi festan, baina grazia berezia egiten didate ondorengoek:

1977: Eskapulaixue pegatina bat izan zen.

1981: Parrokiako iturriak ardo beltza eman zuen ostiral honetan. Urte betez besterik ez zen egin, jende asko kexatu egin bai zen umeek ere ardoa eran zuten eta.

1988: Nicaraguan ere Maritxu Kajoi festa ospatu zuten.

2001: Badirudi urte honetan jendea oso egarri zela, goizeko 5:30etarako txosnetako existentzia guztiak amaitu zituzten eta!

Aurten ere ikaragarrizko gertakizunak izango direla badakigu!

Festa giroan eta alai Maritxu Kajoi goza ezazue!

Gogoratu!

  • Eskapulaixue txintxilixke, dotore-dotore jantzitte urten daigun danok.
  • Akordau Maritxuk asko eskerketan dauela lorak jasotie. Animau koadrila danak.
  • Maritxu Kajoik eztau ametiruko eraso sesixta, homofobo edo xenofoborik. «Ez, ezetza da!»
  • Informaziño telefonue 943 53 47 20
  • Plazan ezindda jolasien ibili kristalezko botilla apurtuekin.
  • Maritxu Kajoi Komisiñuek tekila arrosan inguruen mezu ofiziala dauko: eztau txarto, bañe dentifriko zaborie dauko.

Mingainak Dantzan

Author Mingainak Dantzan

More posts by Mingainak Dantzan

Leave a Reply

*