Gazteentzat, nagusientzat, haurrentzat… Zerealak gusutuko ditugun guztiontzat plan perfektua da Let’s Cereal taberta berria. Euskal Herriko eta Espainiako lehenengo zerealen taberna da. Bai, zerealen taberna, bertan ez baitute garagardorik, pintxorik edo freskagarririk saltzen; mota guztietako zerealak, esneak, jogurtak eta zukuak baizik.

Mondragon Unibertsitateko LEINN-eko hiru ikaslek zabaldu zuten Maiatzaren 13an taberna berri hau. Unibertsitatetik San Frantziskora joan eta bertan zeuden zereal mota guztiekin txundituta geratu ziren. Euskal Herrian horrelako aukerarik ez genuela konturatu eta proiektu hau martxan jartzea erabaki zuten. Taberna Bilbon dago kokatuta, Jose Maria Eskuza kalean, San Mames ondoan.

Taberna berezia da; autoeskola bat zegoen lokalean zabaldu dute eta autoeskola esentziari eutsi diote dekoratzerako orduan. Gainera, bertako langileek pijaman egiten dute lan, hau zortea! Zerealen kaxetako marrazkiak ikus daitezke nonahi, ezagun zein ezezagunak. Nahi diren zerealak aukera daitezke, baita bi mota nahastu ere; mota ezberdinetako esne edo jogurtarekin nahastu daitezke, baita topping-a gehitu.

Zerealak gustuko ditugunontzan paradisua! Zeren zain zaude?

Gehiago jakin nahi baduzue hemen dituzue beraien sare sozialak:

Facebook:

https://www.facebook.com/letscerealbilbao/

Instagram:

https://www.instagram.com/letscerealbilbao/