Gainean dauzkagu aurtengo kilometroak! Igandean denok Oñatira hurbilduko gara egun zoragarri bat pasatzera.

Lau gune ezberdin aurkituko ditugu; Ikastola (1.gunea), San Martin (2.gunea), Asentzio (3.gunea) eta Berezao (4.gunea). Egun guztia ekintzaz beterik dago, adin eta gustu guztietarako: bertsoak, dantza tailerrak, nazioarteko artzain txakurren txapelketa, 3txulo, erronka, herri kirolak… eta musika.

Musika izaten da kilometrotan protagonista eta aurten ere musika talde ezagun mordoxka gerturatuko dira gure eguna alaitzera. Horien artean, Egurra eta Kitto!, Ohian Vega eta Huntza aurkitzen dira. Festa giroa, gazteria, euskara, musika, dantza, lagunak…

Zer gehiago behar dugu igande zoragarri bat igarotzeko?

Hurbil zaitez Irailak 24an Oñatira!

 

Hemen daukazue egitaraua ikusteko link zuzena:

https://www.kilometroak.eus/egitaraua