Joan zaigu gure uda maitea. Irailean sartu berri gara eta eskolan jada hasi ez bazara, disfrutatu, gutxi geratuko zaizu eta! Udarekin batera joan zaizkigu hondartza egunak, igerilekuak, lagunekin egun pasak, barbakoak, eguraldi ona… Errutinara itzuli behar gara eta honi aurre egiteko Ken Zazpi taldearen kontzertu bat baino hoberik?

Ken Zazpi talde gernikarra laister ikusteko aukera izango dugu. Oñatiko San Migueletako talde izarra da! San Miguelak Irailak 28an hasiko dira eta Irailak 30 arte iraungo dute. Ken Zazpi taldeak ostiral gauean (Irailak 29) eskeiniko du bere kontzertua Oñatiko plazan. Gainera, inguruko herrietatik joatea oso erraza da, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate zein Elorregitik hogei minuturo autobusak bai daude.

Galdu egingo duzu?