2016ko Abenduaren 2an Aretxabaletan “Gazte Mintzodromoa” ospatu zen. Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalek antolatuta eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin burututako euskararen aldeko ekimena. Arizmendi eta Kurtzeberri ikastetxeetako DBH3-DBH4 mailako 220 ikasle hurbildu ziren Gazte Mintzodromora. Beste 16 gazte aritu ziren dinamizatzaile lanetan.