Gatibu taldeak, udako solstizioa ospatzeko, kolorez, erritmoz eta dantzaz beteriko festako bideoklipa estreinatu zuen pasa den ostiralean, San Juan egunean.

“Aske maitte” abestia, “Aske maitte, aske bizi” diskako zazpigarren abestia da, IZAROren kolaborazio bereziarekin egindako kanta.

Bideoklipa Elantxoben (Bizkaiko kostaldean) grabatu zen, eta bertan dago ikusi daitekeen biribilgunerik originalena.

Igo bolumena eta aske maite, bizi!