Publizitate mundua, sormena, ikus-entzunezkoak… gustuko baldin badituzu, Euspot zure lehiaketa da!

Euspot euskarazko spot lehiaketa da eta aurten zazpigarren edizioa ospatuko dugu. Euskarazko sormena bultzatzea da lehiaketaren helburua eta horretarako antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute. Lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideekin eta sormen handiarekin, erronka honi aurre egin beharko diote.

Aurtengo gaia “irudi digitala gure bizitzako harremanetan” da eta gai honen helburu nagusia sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa bat egitea da.

Horretarako, partaideek 20-30 segundoko euskarazko iragarki bat sortu beharko dute eta 2018ko maiatzaren 2an goizeko hamarrak baino lehen entregatu beharko dute.

Saritan 2.000€ inguru banatzen dira urtero! Aukera hau galduko duzue?

ANIMATU!

Informazio gehiago: http://euspot.eus

Aurreko urteko spot irabazle batzuei begirada bat bota nahi?