Denok ezagutzen dugu YouTube. Etxean aspertuta gauden arratsalde euritsuetan gure lagun min bihurtzen da plataforma hau. Katutxoen bideo dibertigarriak, bideoklipak, pelikula bat… eta youtuberrak. Azken urteotan oso famatu egin diren youtuberrak.

Baina joan gaitezen urte batzuek atzerantz. Orduan youtuber hitza existitu ere ez zen egiten! Gaur egun, berriz, ikaragarrizko indarra hartu du. Imagina, umeek youtuber izan nahi dutela esaten dute jada! Mundu guztian zehar hedatu da moda hau eta edozein hizkuntzatan aurki ditzakegu bideoak. Bai, euskaraz ere bai! Euskal youtuberrak existitzen dira. Zoritxarrez, fama gehien dutenak gaztelaniaz aritzen dira, esaterako, Hola Julen edo Sara Baceiredo.

Baina ez larritu, fama duten, interesgarriak eta dibertigarriak diren eta maiz euskarazko bideoak igotzen dituzten youtuberrak ere badira! Horien artean dago, esaterako, Iban Garcia. Azkoitiko mutil honek Gu ta Gutarrak saioan ere parte hartu zuen kuxkuxero moduan eta bertan egin zen youtuberren lehiaketa ere irabazi zuen. Bideo entretenigarri eta dibertigarriak igotzen ditu; tarte on bat pasatzeko bikainak! Badira euskaraz aritzen diren beste youtuber batzuek ere, adibidez, Maitane Segurola edo Aiora Probatxoa.

Euskaraz kontsumitu eta tarte eder bat pasatzeko bikainak dira euskal youtuber hauek, beraz badakizu, zoaz ikustera!

Hona hemen hainbat euskal youtuberren kanalak:

DespertaVlogsEUS (Iban Garcia): https://www.youtube.com/channel/UCJjM91r4QgwAUPj6GD2gmEg

Maitane Segurola: https://www.youtube.com/user/maitanesegurola

Aiora Probatxoa: https://www.youtube.com/channel/UCG55k8XBvG1ZFLusRl84QKw

Super Txope: https://www.youtube.com/channel/UCDQrjoiCQPi-f8n7UhsN9vA

Super Pagola: https://www.youtube.com/channel/UCAOqBWgHeD_4eza-8S6Gh4Q

GOZATU!