Euskal tonbola sariz beteta dagoen jokoa da. Euro baten truke euskarari energia ematen diozu eta euskararen aldeko proiektuak babestu.

Sariak ere ez dira falta. Tonbolako toki bakoitzean sari seguruak daude, hala nola  kikarak, action kamerak, smartwhatc-a, PIN-ak, motxilak, izugarrizko deskontuak… Sari potoloak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik banatuta daude: kruzeroak, bidaiak, sofak…

Eta hilabeteko azken ostiralean zozketa bereziak egiten dira iPhone7 edo Samsung S7a, Thermomix TM5a, Kruzeroa edo 800€ko erosketa saskia, lauretako bat aukeratuz. Horretarako euskaraz +  bizi + nahi + dut boletoak gorde eta beraien helbidera bidali (Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140. Andoain. Gipuzkoa).

Adi beraien sare sozialetan, bertan zozketen berri eta beste hainbat informazio aurki ditzazkezu.

Bailaran nun erosi dezakezu euskal tonbola? 

Arrasaten: Avenida, Doke, Beberly, Belun, Iturriotz, Monte, Iratzeder, Iluntz, Jai  zale, Larrinetxe eta Plaza tabernetan.

Aretxabaleta: Gurea, Orly, Artano, Amets, Express akeitegia, Dortela, Haizea, Ezkutu eta Azkena tabernetan.

Eskoriatzan: Naira, Azkoaga-enea, Mirentxu, Urrestilla, Goxo-txiki, Inkernu, Toki alai, O´dogherty eta Marulanda tabernetan.