Ezin pentsa dezakegu orain nola hitz egiten genuen eta nola adierazten genituen gure sentimenduak emotikonorik gabe. Nola demontre zekien zure lagunak txantxetan ari zinela? Parentesi artean jarri behar? Eskerrak egun emotikono bidez edozer azal dezakegula.

Baina… Noiz edo noiz onartuko duzue emotikono batzuen falta sumatu duzuela, ezta? Euskal jaietan talo janean zaudenean esaterako, edo gabonetan gure Olentzero maitea! Bilboko lau gaztek ere sumatu zuten falta hau eta besoak gurutzatuta geratu beharrean euskal emotikonoak sortzea erabaki zuten.

Euskal emotikono hauen artean taloa, Olentzero, Mari Jaia, kalimotxoa, dantzariak… eta gure kulturarekin lotutako beste 60 emotikono daude. Orain gehiago sortzen ari dira, baina oraingoz talde hauek aurki ditzakegu: Euskal Herriko jaiak, gastronomia, Euskal Herriko ikur tradizionalak eta euskal esamoldeak.

Euskal moji deitzen da doako aplikazio berri hau eta Android eta iOS-entzat sortua dago, hau da, mugikor ia guztientzat. WhatsApp-ean, Facebooken, Twitterren, Instagramen… mila plataforma ezberdinetan erabili daiteke.

Zeren zain zaude? Deskargatu Euskal moji!