Booktuberboom lehiaketa antolatu dute Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean. EAEko 14-18 urte bitarteko gazteen artean irakurtzaletasuna sustatzeko helburuz sortu da eta EAEko Liburutegi Sarearen bidez jarri da martxan.
Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da booktube-a. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da, liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa.
Hemen duzue lehiaketarako egindako spota:
Eta hemen iazko lehiaketara aurkeztutako booktube bat:
- Irakurgaien zerrenda
Lehiaketan parte hartzeko ez dago derrigorrezko irakurgairik, baina hainbat adituk osatutako Euskal Gazte Literaturako irakurgairik gomendagarrienen zerrenda bat duzu hau. - Arrasateko Bibliotekak osatutako komikien zerrenda.
Anima zaitezte eta parte hartu lehiaketan!