AisiaEuskara

AHOBIZI EDO BELARRIPREST, ZEIN AUKERATUKO DUZU?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egiteko ekintza da Euskaraldia. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Euskaraldian parte hartzeko bi rol egongo dira:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Nork har dezake parte?

16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.

  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko euskara ulertu behar da.

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Parte hartu Euskaraldian!

Euskaraldia. Zer egingo dugu? from Euskaraldia on Vimeo.

Mingainak Dantzan

Author Mingainak Dantzan

More posts by Mingainak Dantzan

Leave a Reply

*