Urtea amaitzear da; 2017 urteari hilabete eskas besterik ez zaio geratzen. Beharbada urtea oso azkar pasa zaizu eta pixka bat luzatuko zenuke edo alderantziz, oso poliki igaro da  eta amaitzeko deseatzen zaude. Bietara ere, Abendua gainean daukagu eta Abenduak beti berri onak dakartza, Durangoko Azoka izenpean datozen berri onak.

Bai, hemen da! Hurrengo astean 52. Durangoko Azoka ospatuko da Abenduak 6 eta 10 bitarte.

Dakizuen moduan, Durangoko Azoka euskal liburu eta diskoen azoka da. Euskal argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko aukera paregabea da, baita zure idazle eta abeslari gustukoenak ezagutzeko ere.

Aurten, 52.azoka hau Abenduaren 6an hasiko da, asteazkena, eta Abenduaren 10ean amaituko da, igandea. Goizeko 10:30ak aldera zabalduko dira azokako ateak eta gaueko hamabiak arte egongo dira zabalik, Igandean izan ezik, 20:30etan ixten den eguna. 240 stand eta 129 partehartzaile izango ditugu aurten bertan.

Gainera, Ahotsenea gunean egunero 14 kontzertu baino gehiago egongo dira eta 70 musikari / musika taldek joko dute bertan. Horien artean Berri Txarrak, Ze Esatek!, ETS, Rafa Rueda edo Itziarren Semeak aurki ditzakegu.

Asteburu baterako edo arratsalde baterako plan bikaina da eta Gabonetarako opari ederrak erosteko aukera paregabea. Animatuko zara?

Asteburu baterako edo arratsalde baterako plan bikaina da eta gabonetako opari ederrak erosteko aukera paregabea. Animatuko zara?